Bergarako Ereindajan, irabazi asmorik gabeko koop. elkarte txikia da. 2024ko irailaz geroztik, Oxirondo azokan kokatzen den Elikaenea egitasmoa kudeatzen ari da: denda, sukaldea, ekimenak, jantokien horniketa eta azokaren dinamizazioaz arduratzen da. Ikus. Elikaenea INFO +
Elikaenea egitasmoaz gain, kooperatibak eskualdeko lehen sektorea biziberritzeko bestelako proiektu eta markoen koordinazioan dihardu. Besteak beste, eskolekin elikadura proiektuak garatzen, ekoizpena duindu eta lanpostuak sortzeko proiektuen sorkuntzan, jantokien eraldaketarako sistema garatzen…
ELIKAENEAren ORDUTEGIA:
- Astelehena, asteartea, osteguna eta ostirala:
09:30 – 13:30 / 16:30 – 19:30 - Asteazkena: 09:30 – 19:30
- Larunbata: 08:00 – 13:00.
ZER AURKITUKO DUT BERTAN?
Debagoieneko zein Euskal Herri osoko elikagaiak eta produktuak aurkituko dituzu Elikaenean. 0 Km. filosofia gure eginez, produktuek ahalik eta kilometro gutxien egiten dute dendara iristeko. Gainera, posible den neurrian, ekoizleek zuzenean ekartzen dizkigute elikagaiak, bitartekarien eskuetatik igaro gabe.
Saltoki handietan ez bezala, beti izango duzu produktuaren inguruko informazio osoa: nork, non eta nola ekoitzi duen. Informazio hori begi-bistan izango duzu beti, iruditzen baitzaigu gardentasuna ezinbestekoa dela kontsumo-arduratsua praktikatzeko.
Dendan eskaintzen dugun produktuen %85 ekologikoa da, eta soltean (granelean) erosteko aukera lehenesten dugu.
- Barazkiak eta fruta: Debagoieneko baserrietan sasoian sasoi ekoitzitako barazki freskoak eta askotariko frutak.
- Esnekiak: askotariko esneak, gaztak, jogurtak, izozkiak, etab.
- Kontserbak: fruitu-, barazki-, lekale- eta itsas-kontserbak.
- Zerealak, pasta, lekaleak eta irinak granelean: askotariko arrozak, irinak, pasta, garbantzuak, lentejak, babarrunak, etab.
- Fruitu lehorrak eta haziak granelean.
- Edariak: zukuak, ardoak, garagardoak, txakolinak, sagardoa, etab.
- Gozogintza: askotariko pastak eta gailetak granelean, opilak eta bestelakoak.
- Zizka-mizkak: txips-ak, arroz- eta arto-taloak, goxokiak, etab.
- Arrautzak: arrautza ekologikoak zein landako oiloenak.
- Ogia: eskualdeko okinek modu artisauan egindako ogi ekologikoa.
- Haragia eta hestebeteak: txerrikiak, txekor-haragia eta moxal-haragia.
- Landare-eratorriak: hanburgesak, tofu eta bestelakoak.
- Bidezko merkataritza: kakaoa, txokolatea, kafea, panela, etab.
- Sukaldekoak: olioa, ozpina, gatza, etab.
- Belarrak: infusioak eta espeziak.
- Garbiketa- eta higiene-produktuak: sukaldeko eta komuneko papera, askotariko xaboiak granelean, hilerokoarentzako kopa, etab.
SUKALDEA ETA EKIMENAK
Sukaldea|
Jendaurrera irekia den sukalde komunitarioa, egunero zabalik. Bertako produktu freskoekin egindako plater osasuntsu eta zaporetsuak, ekitaldietarako eta etxera eramateko.
|Ekimenak|
– Asteazkenak Oxirondon ekimena
– Bertako produktuen banaketa jantokietan
– Ikastaroak
KONTAKTUA
Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi honako helbide elektronikora: bergara@ereindajan.eus
edo deitu telefono honetara: 681 66 08 63